EH Bilduri esker Bretxako publifikazioa eman zenetik urtebetera, berresten dugu sortutako espazioen erabilerek, lehenik eta behin, Parte Zaharrean dauden beharrei erantzun behar dietela eta, ahal den neurrian, merkatu tradizionalaren funtsa berreskuratu behar dela. Ezin dugu ahaztu auzoa ostalaritza-jardueraz gainezka dagoen auzoa dela, eta sektore horren eta turismoaren hazkundearen ondorioz zigortutako auzoa dela. Horretarako, konpentsazio-neurriak hartu behar dira. Gaur, zazpi proposamen jarri ditugu mahai gainean interes orokorraren alde egiteko.